ASTEARTEETAN TABERNA/JATETXEA ITXITA ASTEKO ATSEDENERAKO
ERREGISTROA: 15:00–22:00
GOSARIAK: 08:00–10:30
BAZKARIAK: 13:30–15:00
AFARIAK: 20:30–22:00
TABERNA ZERBITZUA: 10:30–23:30
Eraikinak, inguruetako baserrien egituraren itxura du, harri eta egurraren presentzia ugariarekin. Guztira 18 gela dauzkagu eta hauen artean ba dira ezinduen erabilpen erosorako prestatuak. Harrera gunetik geletara igotzeko, berriz, igogailua ere ba du.
Gure hotelaren kokapena, Getariako Herria, bere magalean babesten duten mendien sorbaldan sortzen den, ertaroan Beaga eta gaur egun Meaga izenarekin ezagutzen den, bailaran aurkitzen da. Urtez urte eta bat bera ere hutsegin gabe, txakolin goxo eta txinpartatsua bihurtuko diren mahats aleen tortokak estaltzen dituen hosto kerizpetzaileak kulunkatzen dituen haizeetatik babestuta.
Mia Katea. Hain galdu zaharrak ez diren gure Foruen babesean, gure lurraldeko, merkataritza garraioak kontrolatzeko guneetako bat. Sustraiak, historiaren egun sentiaren sorreran murgiltzen dituzten baserri eta berauen leinu zaharrenetako oinordekoen artean errotuta.
Auzo eta bizilagunen artean, historiaz beteriko herritik atera ziren Elkanoren moduko nabigatzaileak eta Domingo Bonechea bezalako esploratzaileak.
Gure inprimakia bete zure erreserba egiteko. Laster erantzungo dizugu.