Hotel Azkue
         Vista del Hotel
 
Fachada Hotel
Ver Plantas de Txakoli Ver jardín Ver Terraza del Hotel Presentación

   Gure hotelaren kokapena, Getariako Herria, bere magalean babesten duten mendien sorbaldan sortzen den, ertaroan Beaga eta gaur egun Meaga izenarekin ezagutzen den, bailaran aurkitzen da. Urtez urte eta bat bera ere hutsegin gabe, txakolin goxo eta txinpartatsua bihurtuko diren mahats aleen tortokak estaltzen dituen hosto kerizpetzaileak kulunkatzen dituen haizeetatik babestuta.

   Mia Katea. Hain galdu zaharrak ez diren gure Foruen babesean, gure lurraldeko, merkataritza garraioak kontrolatzeko guneetako bat. Sustraiak, historiaren egun sentiaren sorreran murgiltzen dituzten baserri eta berauen leinu zaharrenetako oinordekoen artean errotuta.

  Lehorrarekin zein itsasoarekin lotura hertsia dituzten Jendeak eta hauen aspaldi-aspaldiko ohiturak eta bizierak. Hitz hauen lekuko, munduari lehendabizikoz bira eman ahal izan zion, Juan Sebastian Elkanokoarena, itsasgizon ospetsu eta handia edo Tahití ugartea aurkitu zuen, Domingo de Boenechea, itsas gizon, geografo eta botanikari trebea.



"HOTEL AZKUE" Meaga Auzoa 20808 GETARIA(Gipuzkoa)  
Telfs.:943 83 05 54 - 943 13 31 52 Fax: 943 130 500  

Diseño: Logo kernet "Kernet, internet y nuevas tecnologías"